3 dic 2012

Euskera Eguna





Igandean ospatu genuen Solobarriako plazan euskara eguna eta gaur gure ikastetxean.
 
Liburuaren trukaketa, flash moba, eskupilotaren tailerra, soka saltoa eta dantzak izan ziren atzoko ekintza arrakastatsuenak.
Gaur, guk ikastetxean, "Guk Euskaraz" eta "Euskal Herrian euskaraz" abestu ondoren txorizoa jan dugu eta "Zazpi Jauzi" dantza ikasi dugu. Arratsaldean herri kirolak egin ditugu eta garrantzitsuena PRIMERAN PASATU DUGU!!!

Hurrengo egunetan argazkiak eskegiko ditugu.
BASAURIN BE BAGARA!!!

Esaera zaharrak












Esaera zaharrak:


"Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau".

"Gezurrak hanka motzak ditu".

1 dic 2012

Euskara egunerako abestiak






Euskal Herrian euskaraz


Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?

BIDEOA: 

 
 
Guk euskaraz

Euskara putzu sakon
eta ilun bat zen (bir)
eta zuek denok
ur gazi bat
atera zenuten
handik nekez (bir)

 
Guk euskaraz
Zuk, zergatik ez?

Orain zuen birtutez
zuen indarrez (bir)
euskara
itsaso urdin
eta zabal
bat izanen da
eta guria da. (bir)


Guk euskaraz
Zuk, zergatik ez?
BIDEOA:
 

 
 
 

Alaitz, gure maskota ibiltaria Gaizkarekin


Alaitz, gure maskota ibiltaria Andonirekin


12 nov 2012

Esaera zaharrak

 



 
Aste honetako esaera zaharra:
 
"Geroa, alferraren leloa"

Hilabete honetako kanta:








Hementxe duzue hilabete honetan ikasiko dugun abestiaren letra eta bideoa.

Letra:




Bizkaiko aberatsak
dira diruzale,
txerri-erosle eta
txorizo-saltzaile.
Dendaz bete dituzte
Bilbon zazpi kale,
inoiz ez dute eman
pausorik debalde,
burrukatzen baitute
diruaren alde.

Arratiko gizona

Bilbora doa maiz
Lemoako tranbian
eta beti garaiz
bere artean dio
umore txit alaiz
traje berri batekin
gaur bestituko naiz
lehengo arlotea
jantziko da galaiz.

Hura ikusi eta
dendari guztiak
zaharrak geldi eta
korrikan gaztiak
saldu nahi dizkiote
makailu bustiak
gauerdiko izarrak
eta eguzkiak
inor engainatzeko
nolako trastiak.

Somera, Artekale,
gero Tenderia,
han ikusi genuen
mila komeria.
Tenderoaren grinak
nork erremedia!
Gizonaren gainean
han erori dira,
hanka kendu diote,
ai, zer aberia!

Kojuaren moduan
joan da ihesi
hanka bakar batekin
baliteke bizi.
Mundu honetan ez da
batere justizi
zazpi kaleetan nahi
traje bat erosi
eta oinetakoa bertan
behar itzi.

Euskal baserritarrak
dadukan pobrezia,
baino haundiagoa
askoren grandeza.
Madrildik etorri den
Korte Ingelesa,
bertan sartuko balitz
euskaldun baldresa,
dirua gastatzeko
manera erreza.

Ez zaitez bertan sartu,
euskaldun maitia,
zabalik badaukazu
bertako atia,
galduko duzu eta
bigarren hankia
bai eta, bide batez,
zure hankartea.
Euskaldun batentzako
zer errematia!

29 oct 2012

Abestiak

                                         
                                  
                                    

                     Hemen dituzue orain, bi abesti hauen letrak eta
baiata ere youtuben agertzen diren
bideoen helbidea, etxean nahi izanez gero praktikatzeko.


Txantxibiri

Txantxibiri, txantxibiri gabiltzanian
Elorrioko kalian,
hamalau atso tronpeta jotzen
zazpi astoren gainian.

Astoak ziren txiki-txikiak,
atsoak, berriz, kristonak!
Nola demontre konpontzen ziran
zazpi astoren gainian (bis).

Saltzen, saltzen,
txakur txiki baten karameluak,
Está muy bien!
esaten du konfiteroak (bis).

Cuando vamos a Otxandiano
karnabal egunian,
me cagüen la mar,

comeremos chocolate
sonbreruaren gainian.

Txoria txori

hegoak ebaki banizkio
neria izango zen
ez zuen aldegingo
bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...txoria nuen maite

Esaera Zaharrak



 Aste honetakoa:



"Gaizki esanak barkatu, eta ondo esanak gogoan hartu"

22 oct 2012



BASAURIKO JAIAK 2012

Hara hemen 3.A ko klasea Basauriko jantziekin. Gora Basauriko Jaiak!!!!!!!!!









18 oct 2012

Iralean eta urrian esaera zaharrak lantzen ibili gara:

 

“Bakoitzak bere astoari, arre”
“Ez dago ogirik nekerik gabe”
“Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula”

Jarraituko dugu urtean zehar ADI EGON...

8 oct 2012

HEMEN GAUDE!!!!!

ONGI ETORRI GURE BLOGERA!!!!

Javier, Victor, Iker, Unatz, Gaizka, Endika, Iratxe, Hector
Jon Ander, Oscar, Uxue, Aizeder, Maialen, Andoni, Marko , Elias
Lierni, Uxue, Naroa, Erika, Noemí, Asier, Oier, Alex, Ander, Adriana.